miércoles, 28 de noviembre de 2012
lunes, 19 de noviembre de 2012
XARE JOKAMOLDEA
Xare jokoa (argentinar erraketa
izenez ere ezaguna) Euskal Pilotaren jokamoldeetako bat da. Joko ez zuzenen
artean kokatzen dugu, plekako (horma) jokoa baita; hots, hormaren kontra
jokatzen da. Xareak Iparraldean omen du jatorria, nahiz eta Orduñako (Bizkaia)
jesuiten eskolako irakasleek eta Lakarozeko (Nafarroa) kaputxinoek ere zerbait
geroago praktikatu zuten. Hortik, Latinoamerikako herrialdetara zabaldu zen,
hala nola, Argentina, Uruguai eta Chilera, non harrakasta handia lortu zuen.
Trinketean interesgarriena joko eremua dela esan genezake; hau da, kantxa. Hau, zoruaz, pilotariaren aurrean dagoen hormaz (frontisa), alboko edo ezker zein eskuineko hormez eta pilotariaren atzean dagoen hormaz (errebotea) osaturik dago. Gainera, kantxan, sakerako beharrezkoak diren bi marra aurkitzen dira, bat kantxako eskubi eta ezker aldea banatzen dituena eta bestea frontisetik 20 metrora ezarritakoa (behean marrazkia).
Joko eremu hori, ordea, mugaturik dago. Frontisean adibidez, ontzat hartzen den eremua goian zein behean dauden bi txapen erdian geratzen dena da, txapa horien jarraian koltxoi edota kortxoa dagoelarik. Goiko muga hori alboetako horma zein erreboetan (atzeko horma) ere azaltzen da, baina alboetako hormen muga frontisetik gerturagoko aldean garaiagoa da gainontzeko alboko pareten marrarekin konparatuz. Horrela frontisaren bi aldeetan bi eremu sortzen dira : belarriak (hauek erabilgarriak dira).
Horrez gain, pilotaren norabidean
aldaketak eragiten dituzten bi elementu garrantzitsu aurkitzen ditugu: batetik frailea, eskuineko hormaren eta
frontisaren arteko angelua estaltzen duen alaka; eta bestetik iparraldeko zenbait trinketetan aurki dezakegun xiloa, lauki forma duen barruranzko zuloa.
Teilatuaren kokalekua eta sakeko marrak |
Materiala eta pilotarekiko
erlazioa aztertuz, aipatu beharra daukagu Xarea xare izeneko herraminta batez
jokatzen dela, zeina zumez edo biribildutako egurrezko eraztun batez egina
dagoen. Eraztun hau sokazko sare laxa batez loturik dago, eraztunaren aldean
erdialdean baino tentsuago dagoena (bere gehienezko luzera 55 cm-koa da).
Pilota, larruzkoa (afizionatuetan 82 gramo dituena), bere bizitasunagatik nabarmentzen da batez ere. Jokoan, xare bidez jaso eta jaurti egiten da
eskumuturraren mugimendu bizi batez. Beraz, ez da pilota
kolpatzen; izan ere, eraztunaren erdikaldean zertxobait solte dauden, eta xareari zaku forma ematen dioten soken
helburua pilota zerbait eustea baita ( baina ez aitxikitzea). Gainera, kolpeek herraminta izorratuko
lukete. Jokalariak bere nahien arabera xarea eskuz alda dezake.
Jokamolde honetan sakea taldeko edozein jokalarik egin dezake, talde sakatzailea aurreko tantoa lortu duena edo txapa bere alde izan duena (partiduaren lehenengo sakean) izango delarik. Sakea pilota punpatuz egin behar da
derrigorrean. Gainera, pilota frontisetik 20 metrora dagoen marraren
atzetik eta erdiko marraren ezker
aldetik punpatu eta eskuineko eremuan sartu beharko da ( 20 metroko marra
igaroz). Beraz, pilotak 20 metrotako marra gainditzen ez badu, edota aipaturiko eremutik kanpo bote ematen badu, sakea txarra izango da eta ondorioz tantoa beste bikotearentzat izango da. Faltaz gain, sakean falta-erdia egin
daiteke, baldin eta:
-Frontisetik bueltan, pilotak 20m-tako marran edo marraren
ezkerraldean punpa egiten badu .
-Frontisa jo aurretik edo ostean pilotak ezkerreko horma jo, sakeko marra gainditu eta eskubiko
eremuan sartzen bada.
Falta erdia eginez gero, lehenengo sakea egin duen berak atera behar izango du.Horrela esan genezake sakerako bi aukera daudela tantoa galdu aurretik.
-Frontisa jo aurretik edo ostean pilotak ezkerreko horma jo, sakeko marra gainditu eta eskubiko
eremuan sartzen bada.
Falta erdia eginez gero, lehenengo sakea egin duen berak atera behar izango du.Horrela esan genezake sakerako bi aukera daudela tantoa galdu aurretik.
Azkenik, esan behar da errestokoen
helburu bakarra pilota bueltatzea (berdin du aire zein botez) eta elkartrukea hastea izango dela., beti ere ezinezkoa izango delarik errebotera pilota bidaltzea frontisera baino lehen.
Jarraian, tantoa irabazi eta galtzeko moduak zeintzuk diren adierazten dira. Baldin eta pilota sarera zuzenean, hau da, bote egin gabe bideratzen bada; kanpoko eremuren batera botzen bada; falta edota bi falta
erdi egiten badira; bikoteko bi kideek pilota jarraian jotzen badute ( bikoteen artean txandakatu gabe); edo bigarren botea egin eta gero eramaten bazaio, tantoa galdutzat emango da.
Irabazteko aldiz, punpa ostean pilota sarera zuzentzea lortu edo aurkariak tantoa galtzera behartu behar dira. Punpa kopuruari dagokionez, berezitasun bat aurkitzen dugu; izan ere, pilotak teilatuan eman dituen punpak ez dira zenbatzen; hau da, bertatik erortzean soilik ematen dituen punpak hartuko dira kontuan edota aldez aurretik (bertara igo aurretik) eman dituenak. Gainera, ezker eta eskubi paretetan pilotak egiten dituen punpak ere ez dira kontuan hartuko. Aipaturikoa kontuan hartuz, partidak 40ra jokatuko dira, 40 tanto lortzen dituen lehenengo bikoteak irabaziko duelarik.
Irabazteko aldiz, punpa ostean pilota sarera zuzentzea lortu edo aurkariak tantoa galtzera behartu behar dira. Punpa kopuruari dagokionez, berezitasun bat aurkitzen dugu; izan ere,
Joko ekintzan zentratuz gero,
lehenik eta behin aipatu behar da Xare jokamoldean burutzen diren jokaldi
gehienak, erremintaren orientazioari erreferentzia eginez, alboko kolpea
erabiliz burutzen direla. Hau da, nolabait xarea lurrarekiko paraleloki jarriz
bideratzen da pilota, salbuespenak salbuespen. Izan ere, gainontzeko kolpeekin
pilotak oso erraz gainditzen ditu goiko mugak (behetiko kolpearen kasuan) edota
beheko mugak kostata gainditzen ditu (goiko kolpearen kasuan).
Behin erreminta zer orientazioan erabili ohi den jakinik has gaitezke tantoari hasiera ematen dion joko egoera azaltzen.
Sake/errestoan jokalariek kantxan
duten kokapena sakearen nondik norakoak baldintzatzen du, ezkerretik eskubira
alegia. Bikote sakatzailea sake eremuan kokatzen da: sakea burutuko duena
20m-ko marratik hurbil jarriko da eta kidea bere atzean. Horrela, sakea burutu
eta jarraian sakatzailea frontoiaren aurreko aldean erdialdean kokatzen da eta
bere kidea, hasiera hasieratik sake/erresto eremuak elkartzen diren zonaldean.
Hori dela eta, normalean sakatzailea aurrelaria izaten da.
Jokalarien kokapena sake/errestoan |
Xarean haibat sake mota agertzen
dira, baina ohikoena, eskubiko pareta eta errebotearen arteko angelua bilatzen
duen sakea da, tantoa lortzeko eraginkorrena baita. Hala ere, badira beste bi
sake mota garrantzitsu:
-Pilotak bote
eman aurretik eskubiko horma bilatzen duen sakea: Sake honen helburua aireko
errestoa ekiditea da, aurrelariaren errestoa alegia. Beraz, sake mota hau
aurkako bikotearen atzelariak jotzea helburu du (aurrelaria oso ona delako…).
-Pilotak bote
eman aurretik errebotean jotzen duen sakea: Aldiz, sake honen helburua
atzelaria ekidin eta aurrelaria errestoa egitera bultatzea da, sakeak errebotean jo
eta gero pilota aurreraka baitoa.
Behin sake/errestoa egina
dagoenean, elkartrukean hasten dira pilotariak. Tantoko momentu honetan eraso
egoera lortzea bilatzen da. Horretarako, modalitate honetan batez ere pilota
teilatu zein ezker hormara bidaltzen da, ahalik eta atzeren. Arrazoia teilatuan
edo ezker paretan jo eta gero, nahiz eta pilota eskuineko zatiraino atera,
pilota ezkerrez errestatu beharra dagoela da, hau da, normalean esku txarra
denarekin; izan ere, ezker horma edo teilatua jo eta gero pilotak eskuineranzko
efektua hartzen baitu, eskubiko kolpez kontrolatzen zaila dena. Modu honetan pilota
teilatura edo ezker paretara bidaltzen ez denean aurkariak eraso egoera lor dezake, eskubiko
kolpeaz baliatu baitaiteke. Gainera, eskubi pareta zein hegalak ere nahiko erabiltzen dira elkartrukean aipaturiko abantaila egoera hori lortzeko.
Behin erasoan murgildurik, hainbat
jokaldi nabarmentzen dira, zeinak alboko kolpeaz burutzen diren nagusiki (hori
baita Xarean erabiliena):
-Pilota
txapatik metro bateko altueran gutxi gora behera, frailera bidaltzea:
Tantoa lortzeko jokaldi oso erabilia, frailean jo eta gero pilotak hartzen duen
ikaragarrizko norabide aldaketaz baliatzen dena. Erabateko abantaila egoeran
batik bat egiten da, frailera eta altueran pilota bidaltzeak daukan
zailtasuna dela eta.
-Mozketak:
Pilota txapatik altuera gutxira abiada handiz bideratzean datza, bai eskubiko
bai teilatu azpiko ezker hormatik gertu, aurkaria behetiko kolpea ematera
derrigortzeko edo ahal bada, huts eginarazteko. Jokaldi hau burutzeko ez da erabateko
abantaila egoerarik behar, baina tantoa zuzenean lortzeko probabilitatea eraso
egoera argi batean eginez gero soilik agertzen da.
-Sarera
bidaltzea pilota bote ostean: Pilota sarera bidaltzea tanto zuzena denez,
jokaldi eraginkor bat dugu hau. Bi modutan burutzen da, altuera gehiagoko
mozketa eginez sarearen altuerara iritsi dadin botea edo bi paretaz baliatuz
(lehenengo eskuin horma, gero frontisa eta azkenik bote eta sarera). Jokaldi
honek eraso egoera argia izatea behar du, mozketa edo bi paretak oso ongi
eginak ez badira, aurkaria mozketaren altueraz baliatu baitaiteke airez sartu
eta tantoa beraien alde bideratzeko.
- 3 paretak:
Gutxitan erabiltzen den jokaldia bere konplexutasuna dela eta. Frontisa
lehenik, ezker hormako belarria ondoren, eta atzealdean eskubiko horma jotzean
datza. Honekin lortu nahi dena hiru horma horiek jo ondoren pilotak errebotean
jo, bote egin eta atzealdeko sarera bidaltzea da, edo gutxienez teilatu azpiko
hormarantz.
Bitxikeria moduan esan dezakegu, trinketean jokatzen ez diren Euskal Pilotako beste zenbait jokamoldetan ez bezala, instalazioaren ezaugarriak direla eta, frontoi motz edo luzeetan hain ohikoa ez den errebotea oso erabilia da jokamolde honetan. Are gehiago, jokalariek; orokorrean; erreboteak eskubi hormarekin egiten duen angelua edo iskina bilatzen dute pilota atzera botatzen duten bakoitzean; horrela, pilotaren norabidea aldatzea lortzen dutelarik.
Joko ekintzarekin bukatuz, tantoa
defendatzeko metodoei erreparatuko diegu. Defentsan da Xarean beheko kolpea
erabiltzen den egoera bakarra. Hala, erasoa ona denean eta beste erremediorik
ez dagoenean , pilotariek beheko kolpea erabiltzen dute tantoa defendatzeko.
Kolpe honen bidez, frontisean altuera bilatzen dute aurrelaria sartzea
ekiditeko eta pilota ahalik eta zentratuen bidaltzen dute mugetatik ez irteteko.
Defentsan egoera larria ez bada (estutasunean ez badaude), elkartrukean azaldu
bezalaxe, pilotariek ezker horma eta teilatua dute norabide helburutzat.
Azkenik, aipatu beharra da
defendatzeko orduan aurrelariak sareko aldean kokatzen direla, pilota sarean
sar ez dakieken eta atzelariak atze-eskuinaldean (sakeko marra aldean), atzeko zatiaz gain,
aurrelariek “libre” utzitako eskuin aldea
ere defendatzeko.
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu lana osatzen lagundu diguten xareko jokalariei (Apezetxea, Iñaki, Mikel eta Dufur) eta batez ere, Fermin Dufur xaregileari, eurei esker lortu baitugu zalantzak argituz lana borobiltzea.
ERREFERENTZIAK:
-Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko Pilota Federakuntza (2002). Gure kirolak: Joko araudia. Pilota.
-Euskal Pilota (ikus gida): Gara
-Xarearen historia:
- http://www.scribd.com/doc/114727015/El-Share
- http://www.aintzinakolanbideak.net/eu/deporte/artesanos_del_xare/notas.asp
-Xaregilea: http://www.scribd.com/doc/114727034/28144-manualsanglar-1
-Xare jokoa: https://www.youtube.com/watch?v=WdCvCZ207PI
EGILEAK:
Ansa, Asier
Armentia, Julen
Etxegia, Leire
Goikolea, Garazi
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu lana osatzen lagundu diguten xareko jokalariei (Apezetxea, Iñaki, Mikel eta Dufur) eta batez ere, Fermin Dufur xaregileari, eurei esker lortu baitugu zalantzak argituz lana borobiltzea.
ERREFERENTZIAK:
-Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko Pilota Federakuntza (2002). Gure kirolak: Joko araudia. Pilota.
-Euskal Pilota (ikus gida): Gara
-Xarearen historia:
- http://www.scribd.com/doc/114727015/El-Share
- http://www.aintzinakolanbideak.net/eu/deporte/artesanos_del_xare/notas.asp
-Xaregilea: http://www.scribd.com/doc/114727034/28144-manualsanglar-1
-Xare jokoa: https://www.youtube.com/watch?v=WdCvCZ207PI
EGILEAK:
Ansa, Asier
Armentia, Julen
Etxegia, Leire
Goikolea, Garazi
Suscribirse a:
Entradas (Atom)